XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina, hori bai: egokiro egiten dute, arrazoiak emanda, guztiz bidegabea izan arren ere ekitate-itxuraren bat gutxienez izan dezan.

Diruak eskuratu ondoren lausengu pixka bat gehitzen dute herritarren begikotasuna nolabait berreskuratzeko.

Irudika ezazue, arren, orain, sarri ematen den gizon horietako bat, hots: legeak ahantzirik eta ongizate publikoaren ia-ia etsaia dela, bere gurariak asetzera dedikatzen dena, plazerretara emana, kultura gaitzesten duena, askatasuna eta egia arbuiatzen dituena, arazo publikoen osasunaz baino gehiago beste edozertaz arduratzen dena, baina, bestalde, guztia bere nahiari eta probetxuari begira egiten duena.

Gainera, ipin iezaiozue honi bere bertute guztien batasun harmoniatsua adierazten duen urrezko idunekoa; gero, harri bitxiz beteriko koroa, dituen bertute heroiko horien guztiengatik gainerakoengandik nabarmentzea komeni dela ohartarazteko.

Gehiago oraindik, eman makila ere, justiziaren ezaugarria eta inorekin ezertan ez dela saltzen adierazten duena.

Eta azkenez jantzi purpuraz, errepublikari dion maitasun paregabearen adierazgarriaz alegia.

Apaingarri hauek, Printzeak bere bizitzarekin erkatuko balitu, ziur nago lotsatu egingo litzatekeela apaindura horiez, antzerki-bonbazia hori guztia ikusle humoretsuren batek barre eta txantxa bihurtzeko beldurraz.

LVI. Gortegizon entzutetsuenei buruz zer esango dizuet jada?; horietariko gehiengoa baino menekoagorik, morroiagorik, txepelagorik ez doilorragorik ezer ez dagoen arren, denean agertu nahi dira gailenen.

Hala eta guztiz ere, gauza batetan bai badirela apalenak; urrea, harri bitxiak, purpura, eta bertuteen eta jakituriaren gainerako ezaugarriak soinean eramateaz aski dute